NORTZUK GARA?
Gure ideia…
Sorkuntzaren eta teknologiaren hainbat sektoretako profesional talde bat gara, Euskadirekin eta Herrialde Nordikoekin estu lotuta. Jakitun egonda sormena eta teknologia batzea beharrezkoa dela enpresa-garapena sustatzeko, Nordic Basque eratu genuen, bi kulturetako enpresei ideiak eta proiektuak konpartitzen laguntzeko, negozio-aukera berriak sortzeko xedez.
Bi herrialde berritzaile, euren berezitasunekin, bakoitza bere modu partikularrarekin bizitza, harreman profesionalak, seriotasuna eta iraunkortasuna ulertzeko, harreman komertzialei heltzerakoan.
Merkatu lehiakor berri batera salto egin nahi baduzu eta hazkunde-bide berriak esploratu, Nordic Basquek konektatzen zaitu hazteko aukera eta berrikuntza maila handieneko bi gizarterekin.
Gure helburuak…
- Herrialde Nordikoen eta Euskadiren artean negozioak sortzeko eratu den lehenengo eta garrantzi handieneko plataforma gisa finkatzea.
- Komunitate batetik bestera hurbiltzea kulturaren, berrikuntzaren eta hezkuntzaren jardunbide egokiak eta erreferenteak.
- “Euskal marka eta marka nordikoa” bultzatzea euren mugetatik harago.
- Proiektu berritzailea sortzea.