Bilbao, urriak 19a.

Nordic Basque Forum

Nordic Basque Forum Euskadin eta Herrialde Nordikoetan erreferentzia den ekitaldi bat da, berrikuntzak gizarteen garapenaren sektore estrategiko jakin batzuetan –Hezkuntza, Kutura, Turismoa eta Osasuna- duen aplikazioari buruzkoa.

Jakitun gaude bi eskualde hauek hazkunde ekonomiko eta sozialaren inguruan duten potentzialaz,  funtsezko sektoreetako berrikuntzaren bultzadari esker.  Bi eskualdeek erreferentzia izan behar dute garapen horretan.

Formatu dinamiko batez, eta teknologia berrien eta berrikuntzaren erabilerari buruzko jardunbide egokien  -pribatuak zein publikoak-  inguruko ezagutza sortzera eta eskuratzera orientatuta, produktu eta zerbitzuen garapenaren kasu erreal eta arrakastatsuak erakutsiko dira, euren sortzaileen eskutik; gainera, kasu horiek dinamizazio ekonomikoa erraztuko dute produktu eta zerbitzu horien sektoreetan.